A zer lau elementu!

A zer lau elementu!.

Editorial:
PAMIELA
Materia
Poesia (infantil/juvenil)
ISBN:
978-84-7681-812-1
Páginas:
88
Colección:
GAZTE LITERATURA
8,20 €
IVA incluido
Sin existencias

Sua, Lurra, Airea eta Ura: hauexek dira Grezia zaharreko lau oinarriak, mundua azaltzeko erabiltzen zituzten lau elementuak. Kosmosean bizi ziren gauza guztiak lau elementu hauen bidez uler zitezkeen[...]

Ez zintuzket ikaratu nahi kontu hauekin, gazte, are gutxiago aspertu, eta oraintxe bertan esango dizut, beraz,liburu hau ez dela filosofiazko liburu bat, ez eta entsegu aspergarri astun bat ere; ez. Liburu hau, zerbait izatez gerotan, jolas-liburu bat da, poemez eta esaldi umoretsuz eta antzerkiz eta hitz eta burutazio bitxiz betetako kutxa edo gordailu bat, zure hatzek ireki zain dagoena. Liburuan azaltzen den guztia, hori bai, lau elementu horien jiran kiribiltzen da; idazten den guztiak zerikusi zuzena (edo ez) du lau elementuekin; eurak dira gai, jomuga, helburu, aitzakia, jolastoki, hausnar-gai, poema gehienen arrazoi eta antzerkitxo eta gainerakoen pertsonaia nagusi. Nolabait esatearren, liburua barru-barrutik josten duen hari fin ez hain ikusezina.

Otros libros del autor